Berrogeita hamar lagunetik gora bildu ziren Euzko Txokoa-n La Pampa probintzia argentinarrean kokatzen den euskal erakunde honen urtebetetzea ospatzeko, tartean erakundea fundatu zutenen senideak, herri-instituzioetako agintariak eta orokorrean etxeko bazkide eta lagunen ordezkaritza bat. Bertaratutakoen artean aipatu behar da Maria Julia Arraras alkatea eta Alejandro Odasso diputatua. Herriko Txahalaren 42. Jaiaren Erregina den Camila Credi ere bertaratu zen ekitaldira (argazkia Valeria Oyarzabal).