Viedma eta Carmen de Patagones hirietako euskal gizataldeak biltzen dituen Beti Aurrera Aberri Etxea-k programa polita antolatu zuen Sanjuanak ospatzeko. Sua piztu eta bedeinkatu zuten, Akelarre antzeztu, gauza zaharrak erre, eta dantzatu zuten Suaren inguruan. Txokolatea ere banatu zen bildutakoen artean (argazkia EE)