Urtero bezala ere, euskal etxearen aurreko plazan bildu ziren Euzko Etxea-ko kideak euren komunitateari ikuskizun ederra eskaintzeko. Baina nobedadeak ere izan ziren aurtengo San Juan Suan. Izan ere, Tartalo itxurako panpina erretzeaz gain, Akelarre bat antzeztu zuten Probintziako 500. zenbakidun Arte Eskolako Antzerki irakaskuntzako ikasleek, sugarren inguruan (argazkia EE)