Bahía Blancako Union Vasca-n ekintza berezi bat egin zuten aurten euskal etxeko txikiek. Haiek Juan Loboren Nafarroako kondaira antzeztu zuten. Horretaz aparte, San Juan Sua piztu eta bedeinkatu zuten bahiatarrek. Arratsaldean elezaharrarekin lotura zuten jolasak egin zituzten umeek eta askaria hartzeko momentuan, txokolate beroa hartu. Erritua bukatutakoan, ‘Zortzi abizen euskaldun’ filma proiektatu zen euskal etxean (argazkia EE)