Macachingo Euzko Alkartasunak Nafarroako jai nagusia eta Argentinako Independentziaren Eguna batu zituen eta lagunen arteko bazkari batekin ospatu zuen. Bazkariaren baitan, oroigarriak eskuratu zizkien euskal etxeak erakundeko biziarteko kideei euren jardunbidea saritzeko. Dantzariek, gainera, eszenatoki bihurtu zuten instituzioko kiroldegia euren dantza onenak taularatzeko (argazkia EE)