Cordoba probintziako Rio Cuarto hirian joan den uztailaren 8an egin zen San Fermin Taberna, 110 gonbidatu lagun. Oraingo elkarretaratze honetarako Manuel, Cynthia, Sergio, Edurne, Josefina, Copy, Eduardo, Patatxo eta Javier sukaldariek tripakiak Bizkaiko erara, babarrun gorriak txorizoarekin eta pintxoak prestatu zituzten. Afariaren baitan, entzierroen bideoak proiektatu zituzten (argazkia EE)