Buenos Aires probintziako Azul hirian elizkizunak eskaini zituen Gure Txokoa euskal etxeak uztailaren 7an bertan, Lourdes Parrokian. Hugo Salaberry monsinoreak izan zuen zeremonia emateko ardura eta homilian, Jose Maria Ormazabal apaizarekin batera, euren euskal sustraiei buruz mintzatu ziren biak. Mezan etxeko abesbatzak abesti batzuk kantatu zituen (argazkia EE)