Abuztuaren 29an burutu zen lasterketa Roca herritik Corpus Christiraino. ‘Eusko Etxea-ren 10. Urteurreneko Oin-Lasterketa’ izeneko irabazleak Juan J. Vasquez posadastarra (38m 37s) eta Campo Viera herriko Mariela Bresiski (44m 35s) izan ziren. Lagun anitzek hartu zuten parte korrikaldian, tartean, Gobernador Roca, San Ignacio, Jardin America, Colonia Oasis, Santo Pipo, Obera, Campo Viera, Aristobulo del Valle, Garupa eta Posadas herri eta hirietako korrikalariek. Ume asko ere gehitu ziren korrikalarien ilaretara (argazkia EE)