Abuztuaren 30ean, Loiolako Inazio deunaren erlikia tronuratzeko zeremonia egin zen San Ignacio herriko parrokian. Euskal etxetik azaldu duten legez, “San Ignazioko parrokiako eliztarren ametsa izan da beti Loiolako Inazio deunaren erlikia izatea; guk komentatu genion gure laguna den Cesar Arrondori eta Azulgo elizbarrutiko eta Jesuiten Ordenekoa den Hugo Salaberry monsinorearekin hitz egin zuen. Berari esker lortu genuen erlikia San Ignacioko Parrokian beneragai ipintzeko” (argazkia EE)