Eta bisitariek ere lan egin zuten Corpus Christiko euskal etxearen urteurrenean. Izan ere, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeko sukaldariak diren Federico Condek, Carlos Martinezek eta Cesar Arrondok euren gain hartu zuten igande gaueko afaria prestatzeko ardura. Bisitariek oilaskoa Bizkaiko erara prestatu zuten. Sukalde lana bukatu eta gero, oroigarri bana jaso zuten chefek (argazkia EE)