Abuztuaren 29an bertan, herriko lagun anitz bildu ziren euskal etxeak antolatutako afarian. Festan, Eusko Etxearen historia laburtzen zuen bideo bat proiektatu zuten anfitrioiek; horretaz aparte, Lagun Artean antzerki taldeko Aida Gimenezek ‘Egun bat bakean” izenburuko unipertsonala taularatu zuen eta gero Rocio Mirandarekin batera Roberto Fontanarrosa idazleari omenaldi bat aurkeztu zuten. Musika ere egon zen eta jendea dantzatzera animatu zen (argazkia EE)