“Udalekuaren programa bukatu zenean, inork ez zuen etxeratu nahi. Geratu nahi zuten” kontatu dio Maria Laura Egurenek, harro, EuskalKultura.com-i. “Eta agur esateko momentuan ‘Cañuelasen edo Macachinen egongo gara berriro’ esan zioten elkarri. Horrek esan nahi du harremanetan jarraituko dutela, eta hori da aktibitate honen xede nagusia”. Azken bazkarian, partaidetza agiria ere jaso zuten neska-mutilek. (argazkia EE).