2009ko urtarrilaren 10ean jaio da Buenos Airesen Maialen Alava Aranguren, arratsaldeko 8:46etan, zesarea tarteko. Ama eta aita Buenos Aireseko giro euskaldunetan mugitzen diren bi pertsona ezagunak ditu, Marina Aranguren Euskaltzaleak-eko euskara irakaslea; eta Aitor Alava, Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan dantza irakasle den euskaldun arabarra. Irudian, Maialen bere aitarekin.