Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeetan zaharrenak, kirol arloko lantegi bati abegia eman dio larunbatean, irailaren 22an, Argentinako zenbait euskal etxetan euskal pilotaz arduratzen diren hainbat buruzagi eta pilotazale bilduz egun osoko programa batekin, FEVA euskal etxeen federazioa --euskaraz Euskal Argentinar Bazkun Alkartasuna bataiatu zuten, sortu zenean, erakunde hau-- antolatzaile (argazkia Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea).