Argazki galeria > Mintzodromoa eta 7. Triki-poteoa
Mintzodromoa
Euskaraz mintzatzeko antolatzen den ekintza hau gero eta indar handia ari da hartzen diaspora argentinarrean. Necocheatarrek egin zuten lehena 2016an eta ordutik hona San Nicolasen (Euskal Astearen baitan) eta La Platan egin ziren. Joan den larunbatekoak, eta Euskaltzaleak antolatzaile, 50 euskaldun bildu zituen ikasle eta irakasleen artean. Ekintzarekin hasteko Euskaltegiaren aurrean erronda bat osatu zuten lagunek aurkezpenak egiteko. Horren ostean hiru talde osatu ziren, segun ikasleen maila (argazkia EuskalKultura.com)