Argazki galeria > 2014ko azaroa: Argentina eta Uruguai
Lehenengo egonaldia, Concepción del Uruguay
Bidaiaren lehenengo bisita Entre Rios probintziako Concepción del Uruguay hirian izan zen. Bertan Ibai Txori euskal etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Lucía Arcelus de Garcíak eta beste hainbat kidek jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria. Hiriko La Calle egunkariak jakinarazten duenez, euskal etxekoekin izandako bileran, instituzioko ekintzen berri eman zioten kideek Pagolari. Horretaz gain, erakundeak dituen oztopoei eta etorkizunari proiektuei buruz ere mintzatu ziren. (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)