Argazki galeria > 2014ko azaroa: Argentina eta Uruguai
Bigarren hiria, Concordia
Bidaiarekin jarraituz, eta Entre Rios probintziatik atera gabe, Colectividad Vasca de Concordia delako Concordiako euskal etxeko lagunekin bildu zen Pagola. Bertan irratsaio batean hartu zuen parte, eta "Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Politika eta Euskal Herria gaur egun" izeneko hitzaldia eskaini zuen Udaletxeko Kultur Zuzendaritzan. Horren ostean, afaria partekatu zuen euskal etxeko lagunekin, etxeko egoitzan. (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)