Hiriko gobernuan Kolektibitateen zuzendaria den Adrian Varelak eta Arantxa Anitua Laurak Bateko lehendakariak eskerrak eman zizkioten elkarri: "Hau da jaia antolatzeko Udalak ematen digun bosgarren aukera eta harro gaude horretaz. Paregabeko aukera da gure nazioaren berri emateko, nazio bat garelako eta nazio baten onarpena merezi dugulako. Euskal etxe guztiei ere eman nahi dizkiet eskerrak beraien lana ezinbestekoa baita ‘Buenos Aires Celebra’ egin ahal izateko" esan zuen Anituak. Adrian Varelak, berriz, umeen presentzia goraipatu zuen: "Ziur asko hemen dauden txiki guztiek ez dutela euskal jatorririk baina horixe da gure hiriarentzat nahi duguna: integrazioa” (argazkia EuskalKultura.com)