Argentinako euskal diasporako hainbat jendek bat egin zuten Gure Esku Dago herri dinamikarekin eta iazko ‘Buenos Aires celebra’n Giza Katea egin zen moduan, 2015ekoan euskal etxeetako lagunen asmo, desio eta mezuak biltzen dituen oihal erraldoia aurkeztu zen, puskak Argentina zein Uruguaiko bazter guztietatik ailegatuta. Oihalak luze handia zuelako, lagun askoren laguntza behar izan zen bertan zabaldu ahal izateko (argazkia EuskalKultura.com)