Covid-19ak sortutako pandemiak oso argi utzi du euskal diasporak baliabide ugari dituela egoera berrietara moldatzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Eta horrela erakutsi zuten Buenos Airesko euskal erakundeek azaroan 21ean ‘Buenos Aires Celebra’ Jaialdian. Ekuador, Mexiko, Japonia, Venezuela, El Salvador, Bolivia, Errusia, Kuba, Haiti, Dominikar Errepublika eta Guatemalako kolektibitateekin batera ospatu zuten euskaldunek (argazkia Iñaki Aguirre)