BACen bezperan, omenaldi bat egin zion Laurak Bat-ek Etxe Arrosa ondoan dagoen Gernikako Arbolaren Kimuari, landatu zutenetik 100 urte bete zirenean. Javier Olaizolak eta Gorka Alvarez Aranburuk eta Sara Pagolak lore sorta bana utzi zuten arbolaren oinarrian. Horren ostean Aurreskua dantzatu zuten Laurak Bateko dantzariek eta publikoak ‘Gernikako Arbola’ abestia kantatu (argazkia EuskalKultura.com)