Hiriko alkateak eta kultur idazkariak eta zuzendariak lagundu zuten euskal kolektibitatea bere ospakizunean. Fernanda Antonijevic alkateak euskal immigrazioaren garrantzia azpimarratu zuen. Euskal Etxeko lehendakariak eta idazkariak ere zuzendu zizkioten hitz batzuk publikoari. Ines Longina de Elorduyk Loiolako San Inaziori buruz hitz egin zuen eta Griselda Esconjaureguyk Independentziari buruzko olerki bat irakurri (argazkia Baraderoteinforma.com)