Astelehenean iritsi dira Euskal Herrira Maral talde euskal-argentinarreko kideak. Astebete pasexeko itzulia egingo dute Euskal Herrian, hiru emanaldirekin, lehenengoa gaur asteazkena, abenduak 3, Gasteizen, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusian, Lehendakaritzan; abenduaren 6an Oiartzunen, Udaletxean; eta abenduaren 8an Durangoko Azokaren aretoan. Argazkian, Buenos Aireseko Ezeiza aireportuan, juxtu Europara abiatu aurretik, agurtzera bildutako bi lagunekin (argazkia EuskalKultura.com)