Atzo bukatu zen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 43 edizioa. Aurtengoari musika aldeko amaiera ipintzen emanaldia eskaini zuen Maral talde euskal argentinarrak, Euskal Herrian egin duten euren lehenengo birako azkeneko kontzertuan. Datozen egunotan seguruenik egingo duten balantze zehatzagoen aurretik, Arrecifeseko taldekoek adierazi dute egonaldi gogoangarria izan dutela Euskal Herrian. Irudian, taldeak joan den asteazkenean Gasteizen izan zuen partaidetzako une bat (argazkia EuskalKultura.com)