Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean ohiko Sorgin Afaria egin zuten, sua eta guzti. Kultur Azpibatzordeko kideek pintxoak prestatu zituzten eta Sukaldaritza Taldeko gizonek, dilistak. Emilio De Candidok San Juan egunari buruz hitz egin zuen eta Carlos Martinezek hitz batzuk esan zituen duela gutxi hil zen Iparraldeko Euskal Etxeko kide zen Ana Maria Esani buruz (argazkia IEE)