Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hirian, Iberiar Penintsulako kolektibitateak bildu ziren Sanjuanak ospatzeko, tartean, galegoak, asturiarrak, andaluziarrak, portugaldarrak eta euskaldunak. Jaiak bi zati izan ditu: hasieran, dantza ikuskizuna. Ondoren, gazteek mota askotako dantza eta erritoak egin zituzten suaren inguruan. Sarrera moduan, elikagaiak eraman behar zituen publikoak. Bildutako janaria kale gorrian bizi den jendea jasotzen duen jantoki batera eraman zuten antolatzaileek (argazkia EE)