Goizeko 8:30etan hasi ziren Independentziaren Eguneko ekintzak Entre Rios probintziako Concordia hirian. 25 de Mayo plazan lore eskaintza utzi eta gero, Tedeumean hartu zuten parte hiriko agintariek. Kabalkadak San Lorenzo etorbidea zeharkatu zuen eta San Lorenzo eta Sarmiento kaleetan kokatuta zegoen agintarien palkoaren aurretik ehunka herritar pasatu ziren, hainbat elkarte ordezkari. Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko lagunek ere hartu zuten parte desfilean. Aurtengo banderaduna Sofia Niez izan zen (argazkia EE)