Beste hiri askotan egin zen bezala Chivilcoyn ere egingo zen desfilea hiriko kale nagusian. Hala ere, eguraldiak behartu zituen antolatzaileak planak aldatzera eta ekintza Centro de Gimnasia delako estadioan egin behar izan zuten. Hiriko agintariek, eskoletako ikasle eta irakasleek eta beste hainbat elkartek hartu zuten parte. Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak euskal gizataldea ordezkatu zuen jaian, Argentinako bandera eta ikurrina eramanez (argazkia EE)