San Fermin eta Argentinako Independentziaren egunarekin batera euren Euskal Enparantzaren inaugurazioa ospatu zuten joan den uztailaren 8an Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeko lagunek. Inaugurazio ekitaldian Carlos Sanchez alkateak, Francisco Urbieta Euskal Etxeko lehendakariak eta César Arrondo irakasleak moztu zituzten Euskal Herriari eskainitako monumentuaren sokak. Etxeko dantzariek aurreskua dantzatu zuten (argazkia EE)