Programa zabala eskaintzen du urtero Buenos Airesko Nafar Etxeak Sanferminak ospatzeko. 2017 honetan, uztailaren 6tik aurrera ‘San Fermin Kopa’ pilota erakusketa, meza, eta dantzaldi eta bazkaria antolatu zituen. Dantzaldia uztailaren 9an izan zen eta eguraldiagatik, egoitzako pilota lekuan egin behar izan zuten. Hala ere, erraldoiak bertan izan ziren dantzari txiki eta helduen dantzen lekuko (argazkia EE)