Iaz bezala, aurten ere izan ziren Euskal Etxeko txikiak San Fermin eguneko protagonistak. Haiek dantzatu zuten, zezenarekin jolastu zuten eta txalo beroak jaso zuten publikoaren partetik. San Fermin jaiarekin batera Argentinako Independentziaren Eguna ospatu zuten Denak Bateko lagunek eta hori dela eta gaueko mendua lokroa izan zen (argazkia EE)