Denak Bat Euskal Etxeak antolaturik, herri osoak hartu zuen parte jaialdian. Lagunak arratsaldeko 6ak aldera elkartu ziren euskal etxearen egoitzan eta hortik, kalejiran abiatu ziren Parque de la Salud delako eremura. Bertan sorginaren panpina erraldoia erre zuten. Jaia Euskal Etxearen egoitzan bukatu zen ordu txikiak arte luzatu zen erromeria batean (argazkia EE)