Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hirian, Iberiar Penintsulako kolektibitateak bildu ziren Sanjuanak ospatzeko, tartean, galegoak, asturiarrak, andaluziarrak, portugaldarrak eta euskaldunak. Jaiak bi zati izan ditu: hasieran, dantza ikuskizuna eskaini zitzaion publikoari. Euskal Echea-ko dantzari txikiek Makil txiki dantza eta Eskubidubidu dantza aurkeztu zituzten; dantzari ertainek Arku eta Zinta Dantza; eta Haize Dantzariek Makil Dantza. Ondoren, guztiek Loiotz eta Arkupeko dantzak taularatu zituzten (argazkia EE)