Argazki galeria > 2017ko Gizataldeen Jaiak Argentinan (II)
Pergaminon, ikurriña eta menu ederra
Buenos Aires probintziako Pergamino hirian Nekazarita Erakusketaren baitan egiten da Kolektibitateen Jaialdia. Lagun Onak Euskal Etxeko kideek ikurriña altxatu eta kalitate handiko sukaldaritza proposamena aurkeztu zuten: pintxoak, etxeko txistorra, oilasko kazola piperrekin eta itsaski kazola. Euskaldunen partaidetza erabat arrakastatsua izan zen eta sukaldariek kritika ezin hobeak jaso zituzten (argazkiak EE)