Txileko hiriburuko Euzko Etxeko euskara ikasle eta irakasleak abenduaren 2an bildu ziren eta egun osoko jai batean hartu zuten parte. Euskara praktikatzeko hainbat joko eta jolas egin zituzten; etxeko txalapartari eta txistulariek jo zuten eta lagunarteko bazkari batez gozatu zuten (argazkia EE)