Mota askotako ekintzak antolatu ohi dituzte Denak Bat-eko lagunek ENE ospatzeko. Aurten, abenduaren 1ean, Euskal Etxeko liburutegian ‘Euskara Denontzat’ Bloga aurkeztu zuten, argitalpenaren 25. urteurrenean. Abenduaren 3an bertan, berriz, San Martin Plazan elkartu ziren Gernikako Arbolaren kimuari lore eskaintza eta omenaldi bat egiteko. Esteban Capurro irakasleak Euskara Eguna dela eta hitz batzuk esan zituen eta Euskal Etxeko abesbatzak abestu zuen. Programarekin jarraituz, Euskaren Eguneko Pilota Txapelketa egin zen abenduaren 6an eta asteari amaiera emateko erreki bat egin zuten abenduaren 8an, Calasanz kanpingean (argazkia EE)