Azulgo Gure Txokoan abenduaren 3an bertan ospatu zituzten Euskararen Eguna eta ikasturtearen amaiera. Euskal Etxeko arduradunek ongi etorria eman zieten bildutako lagunei eta ENE dela eta hitz batzuk esan zituzten. Euskara ikasleek ipuinak irakurri zituzten eta abestu ere egin zuten. Arima Gaztea bertako dantza taldeak ere hartu zuen parte topaketan Aurreskua eta beste dantza batzuk dantzatzen. Elkarretaratzea afari batekin bukatu zen. Argazkian Elisabeth Etchegaray irakaslea ikasleekin (argazkia EE)