Ehun bat lagunek hartu zuten parte batzorde berrian antolatutako lehenengo ekitaldian. Anfitrioiekin batera, Txilen ikasten ari diren hainbat euskaldunek eta Ovalle, La Serena, Santiago eta Concepción hirietako euskal txiletarrek ere ospatu zuten.
Ekitaldia eguerdian hasi eta arratsaldera arte luzatu zen, euskal musika, olerkiak, bertsoak eta Eñaut Gereñu lehendakari berriak eskainitako Aurreskua tarteko. Etxekoen balantzea ezin hobea da. Haien esanetan “denboraldi batez ez zen ekintzarik egon Euskal Etxean eta horren ondorioz lagunek ere galdu zuten euren arteko lotura; baina bazkarian ikusi ahal izan dugu nola orain, berpiztearekin batera, jendearen arteko loturak ere berpizten ari direla (argazkia EE)