Bi ekintza antolatu zituen Tandilgo Euskal Etxeak 2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Abenduaren 2an Abesbatzen Topaketa eta Valeria Arambururen hitzaldia izan ziren. Abenduaren 8an, ordea, ikasleen topaketa izan zen. Topaketan euskal Gabonetako Zuhaitza osatu zuten ikasleek. Beste euskal etxe batzuetatik jasotako postalak ere jarri zituzten ikusgai ikasleek (argazkiak EE)