Behin sua piztuta, sugarrek berehala hartu zituzten panpina eta umeek idatzitako gutunak, eta Euskal Etxeko dantzari ertainek ‘Akelarre’ dantzatu zuten suaren aurrean. Ikuskizuna bukatzean, kalejira bat osatu zuten dantzariek publikoarekin eta amaitu aurretik txokolate beroa eta goxokiak partekatu zituzten (argazkia EE)