Ekainaren 25ean ospatu zuen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeak bere ‘Sorgin Afaria’. Afariko menua –pintxoak, babarrunak, piperrak eta sagar erreak– Cristina Cordararen ardurapean egon zen. Hala ere, Cesar Arrondoren aholkuak ere izan zituen Iparraldeko Euskal Etxeko sukaldariak. Aipagarria da San Pedro eta San Nicolaseko euskal etxeetako lagunak bertaratu zirela Moreno kaleko egoitzara festan parte hartzeko (argazkia EE)