Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hirian, kolektibitate euskalduna, galiziarra, asturiarra eta portugaldarra bildu ziren aurten lehen aldiz San Juan jaia ospatzeko. Festa Comodoroko Kultur Gunean izan zen eta bertan Euskal Etxeko dantzari guztiak taularatu zituzten euren koreografiak, beste batzuen artean ‘Makil Dantza’ eta ‘San Petrike’ (argazkia Fedecomex)