Cañuelasko Denak Bat-eko kideek izpiritu gaiztoak uxatzeko aukera izan zuten joan den larunbatean San Juan Gaueko ospakizunarekin. Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren Cañuelasko edade guztietako ‘sorginak’ eta bertatik kalejiraz joan ziren Parque de la Salud izeneko parkera. Veronica Zulaicak azaldu digunez, “Inoiz baino jende gehiago bildu genuen aurten; Gral. Las Herasko Zazpirak Bat-eko lagunak eta Jacaranda eskolakoak ere etorri ziren. Hiriko komunikabideek ere lagundu ziguten. Suaren inguruan dantzatu zuten dantzariek eta Sua itzali zenean, Euskal Etxean jarraitu genuen erromeria” (argazkia EE)