Afalostean, festaren esanahia azaldu zien Juan Carlos Ibarrolak bildutakoei eta azalpenari umore apur bat jartzeko solstizioari buruzko saio txiki bat antzeztu zuten Iñakik, Rosak eta Emiliak. Jaiari amaiera emateko, sua piztu zuten lagunek, idatzitako mezuak erre zituzten eta topa egin zuten Norma Riosek prestatutako zurrakapotearekin. Zozketetan eta dantzetan parte hartzera ere gonbidatu zituzten anfitrioiek gonbidatuak (argazkiak EE)