Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxeako kideek egun osoko programa antolatu zuten, uztailaren 10erako. Ospakizuna meza batekin hasi zen Guadalupe Elizan; horren ostean euskal gizataldeko ordezkariek Plaza Dantzak eskaini zizkioten komunitateari 58 eta 14 kaleetan. Dantzen artean, ‘Aurresku’, ‘San Migel’, ‘Uztai Handiak’ eta ‘Fandangoa’ erakutsi zituzten. Txupinazoa ere bota zuten platatarrek. Aurten Pedrito Berrueta Etxeko alkateari tokatu zitzaion ekintza hau egiteko ardura. Argazkian, ‘Aurresku’ eta txupinazoa (argazkia EE)