Bi gonbite luzatu zituzten aurten Buenos Aireseko nafarrek komunitateari. Uztailaren 7an Paleta erakustaldia –San Fermina Kopa– eta egin zuten Etxeko frontoian. Egun berean, Meza eskaini zuten hiriburuko San Fermin Parrokian. Uztailaren 9an, ordea, betiko bazkaria egin zen Moreno kaleko etxean. Elkarretaratzea eguerdiko 12:30etan hasi zen txupinazoarekin eta horren ostean dantza egin zuten dantzari helduek kalean. Argazkian, txupinazoaren momentua (argazkia NE)