Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko kideak Olavarriako plaza nagusian elkartu ziren Gernikako biktimen omenaldia egiteko. “Nahiz eta oso eguraldi kaskarra izan, hotza eta elur bustia barne, plazara atera ginen ikurrinarekin” adierazi zion Euskal Etxeko lehendakari Marisu Mendizabalek EuskalKultura.com-i (argazkia EE)