Buenos Airesko Eusko Kultur Etxean abenduaren 7an ospatu zen Euskararen Eguna, ikasturteko azken klasearekin batera. Horren ostean, Maria Elena Etcheverryk ‘Historia del Euskera’ izenburuko hitzaldia eskaini zuen, hizkuntza Euskal Herriaren nortasunaren ezinbesteko zatia dela adieraziz (argazkia EE)