Brasilgo Sao Paulon, Oskar Goitia buru duen Eusko Brasildar Etxeko kideek Tremembé-ko Kultur Etxean ospatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna. Jaian musika eta dantza ikuskizuna eskaini zuten ikasleek. Eta euskararen presentzia ere bermatu zuten kartelen bidez (argazkia EE)