Urteko azken tabernan Euskararen Eguna gogoratu zuten Guillermo Larregui Euskal Etxeko kideek. Chacabukotarrek ez ezik, Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko ordezkaritza bat ere bertaratu zen Chacabucora. Eta Euskal Etxeak antolatutako Euskal Herrirako bidaietara joan ziren bidaiariak ere bai. Gauean zehar, dantza taldeak eta musika talde bat aritu ziren jaia animatzen (argazkia EE)